Politika -

Gatazka konpontzeko

Ezker Abertzaleak dio "ETArekin hitz egiteko baldintzak" daudela

PPko gobernuak alferrik galdu ezin duen "aukera historikoa" duela esan du eta lehen urratsa espetxe politikaren etetea izan behar dela uste du.

Ezker Abertzalea Donostian izandako prentsaurrekoan. EFE
Ezker Abertzalea Donostian izandako prentsaurrekoan. EFE
Ezker Abertzalea Donostian izandako prentsaurrekoan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maribi Ugarteburu Ezker abertzaleko bozeramaileak azpimarratu du "gatazka político historikoaren konponbiderako baldintza nahikoak daudela". ETAk borroka armatua bukatutzat eman du eta desarmerako eta konfrontazio armatuaren aroaren amaierarako "borondate argia" adierazi du, euskal gizarteak indarkeriazko konfrontazioa gainditzeko "nahia" eta bakeranzko aurrerapausoak emateko "exijentzia" du eta konponbide prozesuan nazioarteko komunitateak "inplikazioa" agertu duela esan du. Espainiako gobernu berriari (PP) esan dio galdu ezin duen "aukera historikoa" duela "konfrontazio armatuaren zikloaren behin betiko amaierari erantzunkizunez aurre egiteko".Ezker abertzaleak berriro adierazi du orain lehentasuna "gatazkaren ondorio guztiei" eustea dela, eta euskal presoen egoera konpontzeko exijitu du. "Lehen urratsa espetxe politikaren etetea izan behar da", presoak Euskal Herriratuz edota gaixotasun larriak dituztenak askatuz, "nahiz eta nahikoa ez izan"."Giza arrazoiengatik ez ezik, hori arrazoi politikoak medio ere aldarrikatzen du euskal jendarteak. Izan ere, presoak gatazka politikoaren ondorio dira eta haiek konponbide prozesuan parte hartzea ezinbestekoa da. Espetxeetako egoera errotik aldatzeak normalizazio politiko eta demokratikoan aurrera egitea ahalbidetuko luke", adierazi du Maribi Ugarteburuk gaur, ezker abertzaleak Donostian emandako prentsaurrekoan.

Bukatzeko, euskal presoen eskubideen alde urtarrilaren 7an Bilbon izango den mobilizazioan parte hartzeko eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea