Politika -

iglesiasen dimisioa

Podemosek Vistalegre IV batzarra iragarri du, Iglesiasen ordezkoa hautatzeko

Biltzarra ekainaren 13an amaituko da, eta Ione Belarra ministroa nabarmendu da alderdiaren etapa berrirako hautagai nagusi gisa.

Ione Belarra, Podemosen hauteskunde ekitaldi batean, Madrilen. Artxiboko argazkia: EFE
Ione Belarra, Podemosen hauteskunde ekitaldi batean, Madrilen. Artxiboko argazkia: EFE
Ione Belarra, Podemosen hauteskunde ekitaldi batean, Madrilen. Artxiboko argazkia: EFE

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Podemosen zuzendaritzak ekainaren 13rako deitu du laugarren herri batzarra, kideek Pablo Iglesias ordezkatuko duen idazkari nagusi berria aukeratzeko. Postu horretarako aurkeztu da, besteak beste, Ione Belarra Giza Eskubideen eta Agenda 2030erako ministroa.

Podemosek ahalik eta gehien bizkortu nahi izan du laugarren batzar horren data, orain arte alderdiaren lider izandako Pablo Iglesias ordezkatzeko. Maiatzean hasiko da eta ekainaren 6a eta 12a bitartean egingo diren bozketekin amaituko da.

Ione Belarra Giza Eskubideen eta Agenda 2030erako ministroa nabarmendu da alderdiaren etapa berrirako hautagai nagusi gisa.

Belarraren hautagaitza formalizatzeko dago oraindik, baina honakoak lortu nahi ditu: "alderdia haztea, taldea feminizatzea, Unidas Podemos elkartzea eta Yolanda Diaz hirugarren presidenteordea babestea, hauteskunde orokorretarako hautagai gisa". Hala, bi liderreko eredua ezarriko lukete Unidas Podemosen.

Alberto Rodriguez alderdiko Antolakuntza idazkariak azpimarratu duenez, biltzar berriak "herritarren esku-hartzea izango du eta pertsona askok bozkatu ahal izango dute, etapa berri hau nola eratu erabakitzeko".

Era berean, azpimarratu du badakiela egun hauek "zailak eta hunkigarriak" direla, eta esker ona azaldu dio maiatzaren 4ko Madrilgo hauteskundeen ostean politika utzi zuen Iglesiasi. Eskerrak eman dizkio "alderdian gauzatutako lidergoagatik", hura fundatzean "pentsaezina" zen maila batera eramanez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Pablo Iglesias politikari ohia Eguneko albisteak Eguneko albisteak Podemos albisteak