Politika -
PSOEko idazkaritza nagusia
Rubalcabak PSOEko burua izateko hautagaitza aurkeztuko du gaur
Presidenteorde ohiak UGT sindikatuak Madrilen duen egoitzan egingo du iragarpena, arratsaldean.
Erredakzioa
Alfredo Perez Rubalcaba Kongresuko talde sozialistako presidenteak PSOEko idazkari nagusia izateko hautagaitza aurkeztuko du gaur, iturri sozialistek Efe albiste agentziari jakinarazi diotenez.
Madrilgo UGTen egingo duen ekitaldian aurkeztuko du bere hautagaitza, hain zuzen ere.
Presidenteorde ohiak azkenean hautagaitza aurkezteko erabakia hartu du, Sevillako Kongresu Federalerako hilabete bat falta denean. Bertan, Jose Luis Rodriguez Zapateroren ordezkoa aukeratuko dute. PSOEko Kongresu Federala otsailaren 3a eta 5a bitartean egingo dute.
Azken asteotan Rubalcaba federazio ezberdinetako buruekin bildu da, eta elkarrizketa horiek Sevillan bukatu ditu gaur Jose Antonio Griñan Andaluziako presidentearekin bildu ostean.
Carme Chacon, isilik
Inork gutxik jarri du zalantzan Carme Chacon Defentsa ministro ohiak ere hautagaitza aurkeztuko dutela, baina hark ez du ezer aurreratu oraingoz.