Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Barreda: 'PP-Jaurlaritza harremana ez da aldatuko, Rajoyrekin ere'
Bestalde, PPko diputatuak esan du Kutxabank "babes nahikoarekin" jaioko dela.
Erredakzioa
Leopoldo Barreda PPko diputatuak adierazi du Mariano Rajoy Moncloara heldu izanak ez duela aldaketarik ekarriko PPren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko harremanean.
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketa batean, Barredak esan du Eusko Jaurlaritzari buruzko etorkizuneko erabakiak Legebiltzarreko gehiengoen eta betetako konpromisoen arabera hartuko dituztela.
"Konpromisoak betetzen baditu, gehiengoa izango du, eta hauteskundeetan herritarrek erabakiko dute. Nazioaren Gobernuan aldaketa egoteak ez du esan nahi PPren eta Jaurlaritzaren arteko harremana ere aldatuko denik", nabarmendu du.
Kutxabank
Bestalde, Barredak agertu du Kutxabank "babes nahikoarekin" jaioko dela, eta deitoratu egin du "proiektuak parte hartu nahi ez zutenek proiektuan parte hartu ez izana".
Gai honetan PPk izan duen jarrera "koherentea" izan dela iritzi dio, eta bankuan "profesionaltasuna" bilatzea defendatu du.
PPko diputatuak gogorarazi du "ezinbestekoa" zela gai hau ixtea: "Kutxabank urte berriarekin batera jaioko da eta epeak amaitzen ari ziren".