Politika -

Gabon zaharreko mezua

'Ausarta izatea' eskatu dio Urizarrek lehendakariari

Urte zaharreko lehendakariaren mezua kritikatu du Pello Urizarrek, "gatazka politikoari" erreferentzia "eskasak" egiteagatik.

Pello Urizar, EAko idazkarui orokorra. Argazkia: EITB
Pello Urizar, EAko idazkarui orokorra. Argazkia: EITB
Pello Urizar, EAko idazkarui orokorra. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pello Urizar EAKo idazkari orokorrak "ausarta izatea" eskatu dio lehendakariari, baita "prozesuari ekarpenak egitea ere". Urte zaharreko mezua kritikatu du Urizarrek "gatazka poltikoari" egiten dizkion erreferentzia "eskasengatik", eta "ETA ez dagoen garai honetan arazo politikorik ez dagoela pentsatzeagatik".

Patxi Lopezen agerraldia, Lehendakaritza amortizatuta dagoela uste duenarena dela esan du Urizarrek ohar baten bitartez, baita "soilik hauteskundeak deitzera zain dagoenarena" ere.

"Dezepzionatuta" dagoela esan du, izan ere, bere ustez, agerraldi ofizialean "gatazkaren irtenbidearen inguruan hitz egin beharko luke lehendakariak". "Ausardia falta izan zaiola ematen du", gaineratu du. "Gatazka poltikoaren erreferentziak eskasegiak izan dira" Pello Urizarren ustez, eta "ETA ez dagoen garai honetan, arazo politikorik ez dagoela eman nahi du aditzera, nahiz eta badakien, arazo politikoak indar gehiago duela ETAren indarkeria ez dagoen garai honetan".

Beste batzuetan, Patxi Lopezek "legalizazioari eta presoak hurbiltzeari buruz" hitz egin duela gogoratu du Urizarrek, baina urte zaharreko mezuan, " 2012ko agenda markatuko duten gaiak urrutitik" aipatu dituela uste du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea