Politika -
Gabon zaharreko mezua
Pastor: 'Patxi Lopezek errealitateari lotutako mezua egin zuen'
José Antonio Pastorrentzat onuragarria da 2012rako bere Gobernuaren "kezka nagusia" krisi ekonomikoa eta langabezia gainditzea izatea.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariaren mezua "errealitateari lotuta dago", Jose Antonio Pastor PSEko bozeramailearentzat eta "gobernatzen ari den herrialdea ongi ezagutzen duenaren mezua" dela esan du.
Pastorren ustez, Lopezek "euskal herritarren arazoak zein diren aitortuta" egin zuen mezua eta "biktimen memorian" oinarritutako bakea "behin betiko" ezartzeko beharra adierazi zuen.
Bozeramaile sozialistaren ustez, mezuak oso ongi bateratu zituen "indarkeriaren amaieragatik itxaropen egoera, batetik, eta, bestetik, ETAren behin betiko desagerpena oraindik ixteke dagoelako kezka".
Egungo Eusko Jaurlaritzak bere ibilbidea "ETAren mehatxupean hasi zuen eta Euskadin bakea lortu du", Pastorren iritziz. Jaurlaritzaren 2012rako "kezka nagusia" krisi ekonomikoaren eta langabeziaren aurka borrokatzea onuragarria dela esan du Pastorrek eta erronka "langabeziaren aurka Administrazioaren baliabide guztiak jartzea" dela.