Politika -

2007an atxilotu zituzten

ETAko hiru kideri 7 eta 9 urte bitarteko zigorrak jarri dizkiete

Besteak beste, erakunde terroristaren kide izatea eta lehergailuak edukitzea egozten diete.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziak bederatzi urteko kartzela zigorra ezarri dio Joseba Aranibar "Basurde" ETAko kideari, eta zortzi eta zazpi urteko zigorrak, hurrenez hurren, Ekaitz Agirre Goñiri eta Angel Cardaño Reoyori. Hirurak 2007an atxilotu zituzten, Ipar Euskal Herrian.

Pariseko Auzitegi Korrekzionalak gainera, kartzelatik atera bezain pronto herrialdetik alde egiteko agindua jarri die. Fiskaltzak joan den abenduaren 13an eskatu zituen sei eta zazpi urteko zigorrak handitu ditu Auzitegiak Agirre Goñi eta Cardaño Reoyorentzat. Aranibarren zigorrean, berriz, eskatutakoa bete da.

Egotzitako delituen artean, erakunde terroristako kide izatea, dokumentazio faltsua eta lehergailuak edukitzea eta ETAk lapurtutako ondasunak hartzea daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea