Politika -

Espainia-Maroko

Militarrak Ceutara bidalita, migratzaileak kanporatuko dituztela esan du Sanchezek

Pedro Sanchezek azpimarratu du migrazioaren krisia konpontzeko Marokoren "kooperazioa" ezinbestekoa dela.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea.
Sanchez Ceutara eta Melillara joan da, migrazioaren krisia aztertzeko

1:50

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iazpimarratu du "irmotasunez" jokatuko duela Ceutan eta Melillan, Espainiaren eta Marokoren arteko mugan, "ordena" bermatzeko.  

Halaber, Marokori esan dio migrazioaren arazoa konpontzeko ezinbestekoa dela bi herrialdeen arteko "kooperazioa" eta "mugak errespetatzea".

Ministroen Kontseiluaren ostean, Sanchezek agerraldi instituzionala egin du Moncloa Jauregian, eta ohartarazi du Ceutan izandako migratzaileen iritsiera masiboa "arazo larria" dela Espainiarentzat, baina baita Europar Batasunarentzat ere.

"Presidentea naizen heinean, Espainiaren eta Marokoren arteko mugan migratzaileen kontrola bermatzea dagokit eta Ceutan eta Melillan beharrezkoak diren bitartekoak jarriko ditut krisi humanitarioa amaitzeko eta modu irregularrean sartu diren pertsonak Marokora berehala bueltarazteko", azpimarratu du.  

Bart milaka migratzaile iritsi izanaren ardura Marokori egoztea saihestu du eta esan du herrialde hori Espainiaren "laguna eta bazkide" dela, baina krisi honen aurrean "kooperazioa eta elkarlana" ezinbestekoak direla esan du.

"Nire asmoa bi herrialdeen arteko adiskidetasun harremana sendotzea da. Lotura humanoak, historikoak, kulturalak, ekonomikoak eta estrategikoak dauzkagu eta elkarlanean jarraitu behar dugu aurrera egiteko, baina kooperazioa errespetuan oinarritu behar da", gaineratu du.

Ceuta eta Melillako mugan "ordena" berrezarri eta "segurtasuna" bermatuko duela agindu du, "desafioa edozein izanda ere".  

Ildo horretan, esan du Espainiak eskura dituen "bitarteko guztiak" erabiliko dituela horretarako eta ziurtatu du Europar Batasunaren babesa duela auzi honetan.  

Gauzak horrela, baieztatu du Espainiako Armadaren unitateak eta Estatuko segurtasun indarrak bidali dituela hara, mugen gaineko kontrola zorrozteko.  

Espainiako Gobernuak batzorde berezi bat osatuko du, egoeraren jarraipena egiteko. Bestalde, Sanchez hainbat ordezkari politikorekin jarri da harremanetan gertatzen ari denari buruzko informazioa emateko, tartean Pablo Casado PPko buruzagiarekin eta Josep Borrell Europar Batasuneko Atzerri Politikarako ordezkariarekin. Felipe VI.a erregearekin ere hitz egin du.  

BIDEOA | Milaka migratzaile sartu dira igerian Ceutan

Ia 3.000 migratzaile sartu dira igerian Ceutan
Ia 3.000 migratzaile sartu dira igerian Ceutan
Ia 3.000 migratzaile sartu dira igerian Ceutan

1:03
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Migrazioa Espainiako Gobernua Espainia Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Maroko