Politika -

Derecha Navarra y Española

Javier Echarri (DNE) da Garinoaingo alkate berria

DNEk azaroaren 20ko udal hauteskundeetan lortu zuen alkatetza. Aurkeztu zen alderdi bakarra izan zen eta 18 boto baino ez zituen jaso. Beste 305 zuriak izan ziren.

Herritarrek elkarretaratzea egin dute. Argazkia: EITB.
Beltzez jantzita eta isilean hartu dute Garinoaingo alkate berria

01:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Echarr Derecha Navarra y Española alderdiko ordezkaria Garinoaingo alkate berria da gaur eguerditik. Gonzalo Vicuña DNEko aurreko alkateak uko egin dio alkatetza hartzeari.

DNEk azaroaren 20ko udal hauteskundeetan lortu zuen alkatetza. Aurkeztu zen alderdi bakarra izan zen eta 18 boto baino ez zituen jaso. Beste 305 zuriak izan ziren.

Gaur, osoko bilkura egin duten orduan, ehunka pertsonek elkarretaratzea egin dute, beltzez jantzita, eta izendatzearen aurka. Herritarrek "Ez gaituzue ordezkatzen" dioen pankarta bat izan dute.

Derecha Navarra eta Españolako sei zinegotziek babestu dute Echarriren hautaketa, gaur eguerdian egin duten osoko bilkuran. Alkatetzan egoteko "bermea" dutela esan du Echarrik eta auzotarrek salatu duten "legaltasunik eza" kolokan jarri du. "Ez dut ulertzen zergatik esaten duten", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea