Politika -
Arnasketa arazoak
Manuel Fragaren osasun egoerak okerrera egin du
Xuntako presidente ohiak eta PPko fundatzaileak katarro gogor bat hartu zuen joan den urtarrilaren 1ean, gaixotasuna larrituz joan da eta arnasketa arazoak sortu dizkio.
Erredakzioa
Manuel Fraga Xuntako presidente ohiaren eta PPko sortzailearen osasun egoerak okerrera egin du azken orduetan. Katarro gogor batek arnasketa arazoak eragin dizkio.
Fragak 89 urte ditu, orain gutxi erretiratu da politikagintzatik, Madrilgo bere etxean dago seme-alabekin.
Azken orduetan, bere osasun egoerak okerrera egin duela ikusita, politikari galiziarraren arreba batzuk joan zaizkio bisitan. Antza, Fragak katarro bat hartu zuen joan den urtarrilaren 1ean, gaixotasuna larrituz joan da eta arnasketa arazoak sortu dizkio.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea