Politika -

Nafarroan eta EAEn

Albak eta Urquijok Gobernuaren ordezkari karguak hartuko dituzte gaur

Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroak parte hartuko du Gasteizen eta Iruñean egingo diren ekitaldietan.

Urquijok Herrizaingo Saileko gaiak jorratzen zituen Legebiltzarrean. Argazkia: EITB
Urquijok Herrizaingo Saileko gaiak jorratzen zituen Legebiltzarrean.
Urquijok Herrizaingo Saileko gaiak jorratzen zituen Legebiltzarrean. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Urquijok eta Carmen Albak EAEko eta Nafarroako Gobernuaren ordezkari karguak hartuko dituzte gaur Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroak zuzendutako ekitaldietan.

Iragan abenduaren 5ean Ministroen Kontseiluak izendatu ondoren, Urquijok 11:30ean hartuko du Gobernuaren ordezkari kargua Gasteizeko egoitzan.

Urquijok Mikel Cabiecesen lekukoa hartuko du. Orain arte, Herrizaingo Saileko gaiak jorratzen zituen Urquijok Legebiltzarrean eta 2003an ere Espainiako Gobernuaren ordezkari izan zen epe labur batez, Enrique Villar ordezkatzeko.

Carmen Albak gero hartuko du kargua, 13:30ean Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzaren egoitzan. Alba Nafarroako PPren Batzorde Exekutiboko kide da eta Elma Saiz sozialistaren lekua hartuko du.

Alba PPren laugarren hautagaia izan zen hauteskundeetan Iruñeko Udalerako eta zinegotzi izan zen bertan Tomas Caballero ETAk hildako UPNko kidearen ordez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea