Politika -

Espetxe politikaren inguruan

'ETAren presan ez erortzeko' eskatu dio UPNk Gobernuari

ETAk "armak utzi eta barkamena eskatu arte" pausorik ez emateko eskatu dio UPNk Gobernuari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UPNko komunikazio idazkariak, Sergio Sayasek Gobernuari "presioetan eta presetan ez erortzeko" eskatu dio Gobernuari. "ETAK armak utzi arte eta barkamena eskatu arte pausorik ez emateko" erregutu du.

Bere ustez, "ETAri armak uztea eskatu beharrean Gobernuari presoak hurbiltzeko eskatzen dutenak oker daude". "Pauso guztiak ematea ETAri dagozkio, eta kontraprestaziorik gabe gainera", azpimarratu du. "ETAko presoak ez dira preso politikoak, demokrazioan bizi garelako eta ideiak eztabaidatu egiten direlako; inor ez da kartzelara joaten pentsatzen duela esateagatik", gaineratu du.

Bestalde, Bilduk eta nazionalistek gobernatzen dituzten udaletxeei "ETA eta bere presoak goraipatzen dituzten pintada eta pankartak kentzeko" eskatu die. Zentzu honetan, Carmen Alba Gobernuaren Nafarroako ordezkariari zaintza "muturreraino eramateko" eskatu dio UPNk, izan ere, horrelako ekintzak "nafarrentzat lotsagarriak dira", esan du.

Bilboko manifestazioaren inguruan, Sergio Sayasek esan du "beste bat besterik ez" dela eta "ETAren inguruneak bultzatuta eta mezu hortan erori diren nazionalistengatik txalotuta" izan dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea