Politika -

Epaiketa

Atentatuan hildako lankideak jasandakoa bizi nahi zuen guardia zibilak

Atentatua jasan izanaren itxura leporatuta, Salvador Melendez 32 urteko guardia zibila epaitu dute Iruñean. ''Errudun'' sentitzen zela eta ''guztiarekin bukatu eta atseden hartu'' nahi zuela esan du.

Atentatua jasan izanaren itxura egin zuen guardia zibilaren epaiketa
Atentatua jasan izanaren itxura egin zuen guardia zibilaren epaiketa
ETAren atentatua simulatu zuen guardia zibilak barkamena eskatu du

01:31

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Leitzako kuartelean atentatua jasan izanaren itxura egin zuen guardia zibilak esan du ETAk hildako Juan Carlos Beiro bere lankideak jasan  zuena bizi nahi zuela berak ere. Asteazken honetan epaitu dute Salvador Melendez guardia zibila Iruñeko Zigor Epaitegian, delitu itxurak egin eta kale-istiluak eragitea leporatuta.

2009ko azaroaren 29ko gauean gertatu zen Leitzako kuartelean. Salvador Melendez, 32 urteko guardia zibilak bala zauriak zituen besoan eta bere kideei esan zien ETAren erasoa jasan zuela. Besoan tiro egin eta ezezagun batzuk ihesi ikusi zituela adierazi zien. Eguerdi alderako, ordea, segurtasun indarrek eurek ETAren atentatu jozutena, muntaia hutsean gelditu zen. Auzitegi-medikuen frogek argi utzizuten guardia zibilak bere buruari egin ziola tiro eta ez zela inolakolehergai arrastorik hodietan.

Guardia Zibilak epaiketan adierazi duenez, ETAk atentatu batean hildakoJuan Carlos Beiro bere lankideak jasandako bizi nahi zuen. ''Errudun''sentitzen zela esan du Salvador Melendezek, eta bere buruaz beste egitea pentsatu zuela ere aitortu du: ''Guztiarekin bukatu eta atseden hartu baino ez nuen egin nahi'', esan du. Eragindako kalteengatik barkamena eskatu du guardia zibilak.

Fiskalak zortzi hilabeteko kartzela-zigorra eta 2.400 euroko isuna eskatu du Salvador Melendezentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea