Politika -
Sententzia
Oñatiko EAJk 2.000 euro ordaindu beharko dizkio Larraitz Ugarteri
Gipuzkoako Aldundiko ordezkariak EAJk adingabekoa den bere alabaren argazkia baimenik gabe publikatu zuela salatu zuen.
Erredakzioa
Oñatiko EAJk 2.000 euro ordaindu beharko dizkio Larraitz Ugarte Gipuzkoako Aldundiko bozeramaileari eta haren senarrari, beraien baimenik gabe eta hauteskundekeriaz sei urteko alabaren argazki bat publikatzearren.
Kasuaren epaiaren arabera, Gipuzkoako herriko postontzietan banatutako argazki horretan adingabekoa eta beste hainbat ume agertzen ziren, mahai futbolean jolasten. Argazkiaren joan den maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeak baino lehenago banatu izanak bultzatu zituen salatzaileak salaketa egitera.
EAJren iritziz, argazki hori publikatzearen arrazoia herriko bizilagunei beraien laguntzarekin lortutako ludotekaren zerbitzuak "helaraztea" izan zen. Dena den, argazki horrek funtzio gehigarri bat zuela gaineratu zuten, lehenago ere Oñatiko udal-aldizkarian publikatu zela argudiatuz.
Dena den, ebazpen judizialaren arabera, kasu horretan "ez zen informazio neutralik kaleratu", eta umeen inguruko informazioa helaraztean doktrina konstituzionalak hauen trataeran "kontu handiagoz" ibili behar dela azpimarratzen du.
Bost eguneko epea
Arrazoi hori dela eta, ebazpen judizialak bikoteak salatutakoa aintzat hartu eta 2.000 euroko kalte ordainak jasotzera ahalbidetzen ditu, nahiz eta beraien lehenengoko eskaria 3.000 eurokoa izan.
2011ko abenduaren 11an kaleratutako sententzian bost eguneko epea luzatzen zaio demandatuari, horrela nahi izanez gero, Gipuzkoako Auzitegian helegitea aurkez dezan.