Politika -
Santurtzin
Unai Hernandez Ekineko kidea atxilotu dute, kartzela zigorra betetzeko
Zazpi urteko espetxe zigorra ezarri zioten abenduan. Bere etxean atxilotu dute, Santurtzin.
Erredakzioa
Unai Hernandez Sistiaga atxilotu dute asteazken honetan bere etxean, Santurtzin, joan den abenduan ezarri zioten zazpi urteko zigorra bete dezan. Ekineko kidea izatea leporatuta, zazpi urteko espetxe zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak Hernandezi, 18/98 makrosumarioari dagokion prozesuan.
Epaiaren arabera, Ekineko hezkuntza aditua zen, eta ''Santurtziko Udaleko Euskal Herritarrok taldean lan egiteaz gain, ETAren aparatu politikoak 55.000 pezeta (330, 55 euro) ordaintzen zizkion''.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea