Politika -
Jaurlaritzako kargu ohiak
PSE eta EAJ kritikatu dute sailburu ohiei pribilegioak mantentzeagatik
PPk, Aralarrek, EAk eta UyPDk PSE eta EAJ kritikatu dute 60 urte dituzten sailburu ohien erretiro pentsioen osagarriak mantentzeagatik; izan ere, gainerako hiritarrekin tratamendu "berezia" egite da.
Erredakzioa
PPk, Aralarrek, EAk eta UPyDk PSEri eta EAJri leporatu diete erreforma indarrean sartzean 60 urte beteta izango dituzten Eusko Jaurlaritzako goi-kargu ohien kasuan erretiroen osagarriei eustea. Hori gainontzeko herritarrekiko "pribilegioa" edo "tratamendu berezia" izatea dela iritis diote.
Hala ere, sozialistak eta jeltzaleak euren gehiengoaz baliatu dira Legebiltzarreko Erakundeetako Batzordean neurri hori eta beste batzuek biltzen dituen euskal político eta kargu publikoen estatutua onartzeko. 13 boto alde izan ditu txostenak, eta bost kontra.
Erreforma hori Legebiltzarreko kide guztien onarpenaren zain dago eta sailburu eta sailburuorde ohien osagarriei muga bat jartzen die.
Gobernu Legearen arabera, gutxienez bi urtez kargu hori bete dutenek, 65 urtetik aurrera beren erretiro pentsioen osagarri bat jasoko dute.
Legebiltzarra prestatzen ari den aldaketak osagarri horiek mugatuko ditu, eta jasoko duten kopurua ez du inoiz ezarritako erretiro pentsioaren gehiengoa gaindituko.
Eusko Jaurlaritzak 1,1 milioi euro bideratzen ditu urtero gehigarri horiek ordaintzeko. Lehen kalkuluen arabera, adostutako neurriekin kopuru horren % 50a aurreztuko dute.