Politika -
zigorra
Macroni belarrondokoa eman zion gizonak lau hilabeteko espetxe-zigorra beteko du
Damien Tarel erasotzaileak "Montjoie Saint-Denis!" eta "Behera Macronia!" oihukatu zuen, eskuin mutur monarkikoa erabiltzen ari den bi lelo.
agentziak | eitb media
Damien Tarelek, Emmanuel Macron Frantziako presidenteari asteartean belarrondokoa eman zion 28 urteko gizonezkoak, espetxean lo egingo du gaur, eta lau hilabeteko zigorra bete beharko du.
Valenceko Auzitegiak 18 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri dio, baina horietako 14 ez ditu espetxean pasatu beharko.
Fiskaltzak 18 hilabeteko espetxe zigorra eskatu zuen bere aurka, bost urtez botoa emateko eskubidea kentzea, tarte horretan armarik ezin edukitzea eta jarduera publikoetarako sarbidea galaraztea betiko.
Berehalako agerraldiaren bidez epaitu dute, gertakaritik bi egunera.
Epaiketan gogorarazi dute erasotzaileak "Montjoie Saint-Denis!" eta "Behera Macronia!" oihukatu zuela, eskuin mutur monarkikoa erabiltzen ari den bi lelo.