Politika -

Alderdi politiko berria

Ezker Batuko zenbait kidek Ezkerra-Izquierda alderdi berria sortu dute

EB-Berdearen barneko alderdi berriak "Euskadiko ezkertiarren fronte handi bat sortzea" eta "erakundeak herritarren borondateari hurbiltzea" izango ditu helburu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker Batua-Berdeak alderdiaren zenbait kidek Ezkerra-Izquierda alderdi berria sortu dute, "Euskadin ezkertiarren fronte handi bat sortzeko", "merkatuen interesei erakutsitako errefusapen soziala bideratzeko" eta "erakundeak herritarren borondateari hurbiltzeko".

Alderdi berriaren sorkuntzaren manifestuan azaldu duenez, "inguratzen gaituen errealitatea uneoro aztertzeko erantzunkizuna duezkerrak, horren gainean eztabaidatu behar du eta egungo eredu ekonomikoak eragindako erasoak gainditzeko irtenbide politiko, sozial eta ekonomiko egokiak proposatu behar ditu".

Zentzu honetan eta hauteskunde orokorrei aipamena eginda, "egungo kultura kontserbadorearen nagusitasunak ekarritako eragin bat ikusi dugu dagoeneko, hau da, inoiz ez lortutako gehiengo absolutu bat eskuratu du eskumak".

Gauzak horrela, "ezkerra zatituta eta amankomuneko elementu bat aurkitzeko ezinean dago eta bitartean, gizartean axolagabekeria da nagusi eta horrek abstentzio maila altua eta boto zuri kopuru handi bat ekarri dizkigu".

Halaber, "euskaldun garen heinean ditugun eskubideen aldarrikapena bereganatzen hartzen dugu baina argi dugu ere gure lanaren lehentasuna Ongizate Estatuaren defentsa izango dela", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea