Politika -
Manifestazio batean
Ekaitz Samaniego Segiko kidea atxilotu dute Gasteizen
Auzitegi Nazionalak bilatzeko eta harrapatzeko agindua eman zuen abenduaren 30ean. Gorenak zortzi urteko kartzela-zigorra jarri zion 2009an Gasteizko tranbiaren geltoki bati eraso egiteagatik.
Erredakzioa
Ertzaintzak Ekaitz Samaniego Segiko kidea atxilotu du Gasteizen, bere kontrako epaiaren aurka protestan egiteko antolatutako manifestazioan agertu denean. Agenteek Samaniego bilatu eta atxilotzeko agindua zuten.
Auzitegi Nazionalak Samaniego bilatu eta harrapatzeko agindua eman zuen iragan abenduaren 30ean, Auzitegi Gorenak zortzi urteko kartzela-zigorra jarri baizion 2009an Gasteizko tranbiaren geltoki bati eraso egiteagatik.
Atxiloketa 21:00ak jotzear zeudela egin dute, herri plataforma batek deitutako manifrestazio baten bukaeran. Protestak ezker abertzalearen babesa zuen. Samaniego beste hiru pertsonarekin batera agertu eta suteetarako eskilara batera igo da, El Corte Ingleseko eraikinean.
Handik gutxira, Ertzaintzaren zenbait patruila agertu dira eta Samaniego atxilotu dute, manifestarien protesten artean.