Politika -

Erantzuna EAJri

Urkulluk aniztasuna 'zalantzan jarri izana' salatu du Jaurlaritzak

Lehendakaritzaren ustez, "kezkagarria" da jeltzaleentzat EAJko Gobernuak izatea "benetako bakarrak".

Patxi Lopez lehendakaria. EFE
Patxi Lopez lehendakaria. EFE
Patxi Lopez lehendakaria. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak "deitoratu" egin du Iñigo Urkulluk "euskal gizartearen aniztasuna zalantzan jarri izana" berriz ere EAJko presidente izendatu eta gero egindako lehen agerraldi publikoan.

Atzo, Urkulluk esan zuen Euskadik "benetako Gobernu bat, EAJren Gobernu bat" merezi duela. Hori horrela, Lehendakaritzak erantzun egin dio gaur agiri batean.

Gasteizko Gobernuaren esanetan, Urkullu egungo Gobernuaren zilegitasuna "iraintzen" saiatu da, eta agerian utzi du EAJk "baztertzaile" izaten jarraitzen duela.

Jaurlaritzak uste du Urkulluren hitzek erakutsi egiten dutela nazionalistentzat EAJren Gobernuak baino ez direla "benetakoak", "eta are kezkagarriagoa dena, XXI. mendean bagaude ere, benetako euskal herritarrak euskal nazionalistak baino ez direla".

Halaber, Patxi Lopez lehendakariak "Ibarretxeren ideiak jarraitzea" egotzi dio EAJri, eta Auzitegi Nazionala ixtea eta Estatuko Segurtasun Indarrak Euskaditik ateratzea eskatu izana "kezkagarria" dela iritzi dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea