Politika -
Rajoyri kritika
BEZaren igoera 'iristear dago', Rubalcabaren iritziz
Mariano Rajoyren "eternitate kontzeptua" "hamabost egunekoa edo hilabete batekoa" dela esan du Alfredo Perez Rubalcabak , horregatik BEZaren igoera "iristear" dagoela esan du.
Erredakzioa
Gobernuko presidentearen, Mariano Rajoyren, "eternitate kontzeptua" "hamabost egunekoa edo hilabete batekoa" dela esan du Alfredo Perez Rubalcaba PSEko buruzagitzarako hautagaiak. Horregatik, "BEZaren igoera iristear" dagoela ohartarazi du.
Bere hautagaitza babesten duten PSOEko diputatu, alkate eta senatariekin izan duen bileran esan ditu hitzok Rubalcabak.
Atzo Mariano Rajoyk esan zuen harira egin ditu adierazpen hauek, izan ere, Rajoyk, ez zuela BEZaren igoera aurreikusten berretsi zuen, baina "ezer ez da betiko", gaineratu zuen. "Prestatu zaitezte, Rajoyrentzat eternitatea oso motza baita. Ikusiko dugu BEZaren igoerarekin zer pasako den", esan du Rubalcabak.
Rajoyren "eternitate kontzeptua" oso motza dela azaldu du. Inbestidura-eztabaidan zergak igotzea baztertu zuen eta abenduaren 30eko Ministro batzordean jada onartu zela gogoratu du.