Politika -

Lehen bidaia atzerrira

Marokorekiko harremanetan garai berria ireki nahi du Rajoyk

Ekonomia mailan lankidetza indartzearen aldekoa da presidentea. ''Gehiago da elkartzen gaituena banandu gaitzakeena baino'', esan du Rabaten. ''Marokoren lagun'' gisa aurkeztu du Rajoyk bere burua.

Mariano Rajoy Abdelilah Benkiranerekin bildu da, Marokon. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy Abdelilah Benkiranerekin bildu da, Marokon.
Mariano Rajoy Abdelilah Benkiranerekin bildu da, Marokon. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marokorekiko harremanetan garai berria irekitzeko konpromisoa agertu du asteazken honetan Mariano Rajoyk.

Gobernuko presidenteak Rabatera egin du bidaia, atzerrira egiten duen lehen bisitan. Han, ''Marokoren lagun'' gisa aurkeztu du Rajoyk bere burua, eta bertako segurtasuna, egonkortasuna eta oparotasuna Espainiarentzat onuragarria direla esan du.

Ekonomia mailan bi herrialdeen arteko lankidetza indartzearen alde agertu da Gobernuko presidentea. ''Gehiago da elkartzen gaituena banandu gaitzakeena baino'', esan du Rajoyk, Abdelilah Benkirane Marokoko Gobernuko presidentearekin egin duen bileraren ondoren.

Presidente izendatu berritan atzerrirako lehen bidaia Marokora egitea izan dute orain arte presidenteek ohitura, eta ohitura mantendu izana eskertu dio Benkiranek Rajoyri. ''Solaskide atsegina da'', esan du marokoar agintariak Rajoyri buruz.

Espainiaren eta Marokoren arteko harremana arina izatea da Rajoyren helburua, eta, zentzu honetan, aurten bertan bi herrialdeen arteko goi bilera egiteko asmoa agertu du. 2008tik ez dute horrelako bilerarik egin bi herrialdeek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea