Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Izagirrerentzat zilegi da jaietan presoen eskubideak aldarrikatzea
Hala ere, "errespetuz" egin behar dela azpimarratu du eta garrantzia kendu nahi izan dio gaiari, azken urteetan banderaren igoeran "ohikoa" izan baita.
Erredakzioa
Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak uste du "zilegi" dela euskal presoen eskubideen aldeko aldarrikapenak egitea San Sebastian Eguneko jaian, baina "errespetuz" egin behar dela azpimarratu du.
Izagirrek Egin Dezagun Bidea taldeak San Sebastian Egunerako antolatu duen ekimena izan du hizpide, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean,. Egin Dezagun Bideak iragarri zuen euskal presoak gerturatzearen aldeko banderak banatuko dituztela herritarren artean Donostiako banderaren igoera ekitaldian.
Donostiako alkatearen esanetan, aldarrikapen hori "ohikoa" izan da azken urteetan aipatu ekitaldian, eta "ez zaio garrantzia gehiago eman behar".