Politika -
Auzitegi Nazionala
Jon Rosales ETAko ustezko kidea fidantzapean aske utzi dute
Auzitegi Nazionalak Jon Rosales ETAko ustezko kidea aske utzi du, 10.000 euroko fidantzapean, iturri juridikoek adierazi dutenez.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionalak Jon Rosales ETAko ustezko kidea aske utzi du, 10.000 euroko fidantzapean, iturri juridikoek adierazi dutenez.
Rosales 2010ko otsailean atxilotu zuten, Adur Aristegirekin batera, Camprodonen (Girona). Fernando Grande Marlaska epaileak aginduta, behin-behineko espetxealdian zeuden, talde terroristako kide izatea edo talde terroristari laguntzea egotzita.
Frantziara sartzen ari zirenean atxilotu zituen Poliziak. Lau egun lehenago, Ibai Beobide ETAko ustezko kidea Gipuzkoan atxilotu zuten, bizikletan ibiltzean ari zenean. Aste honetan bertan, 72 urteko kartzela zigorra ezarri diote Beobideri.