Politika -
PSOEren kongresua
Txarli Prieto, Arabako sozialisten ordezkaria PSOEren Batzarrean
Prietoren hautagaitzak bozen % 64,63 lortu ditu. Jada Arabatik, Bizkaitik eta Gipuzkoatik joango diren 22 ordezkariak aukeratu dituzte. Roberto Jimenez, Nafarroako sozialisten hautagaitzaren buru doa.
Erredakzioa
Arabako PSE-EEk Txarli Prietoren hautagaitza aukeratu du eta Gloria Sanchez eta Jaun Carlos Alonsorekin batera Sevillan datorreen otsailaren 3tik 5era egingo duten 38. Batzarrean egongo da.
Ezohiko bilera egin dute Arabako sozialistek ordezkariak aukeratzeko. Bi hautagaitza aurkeztu dira: Txarli Prietorena eta Juan Carlos Alonsorena.
Lehenengo zerrenda Gloria Sanchezek, Rosa Fresnok, Ignacio Saenzek, Silvia Caluranok eta Roberto Gonzalezek osatzen zuten eta ordezkarien bozen % 64,63 lortu dituzte.
Beste zerrendak Juan Carlos Alonso izan du buruzagi. Yolanda Vicente, Ivan Ruiz de Eguilaz, Loli Escudero, Javier Rodriguez eta Joana Madrigal izan dira zerrenda hau osatzen zuten sozialistak. Bozen % 35, 36 lortu dituzte.
Ordezkariak aukeratzeaz gain, ezohiko Kongresu honetan Arabako PSE-EEk Sevillara eramango dituen zuzenketak eztabaidatu dira.
Bizkaiko PSE-EE
Bizkaiko sozialisten batzarrean hautagaitza bakarra aurkeztu da eta 164 aldeko boto eta 14 abstentzio izan ditu. Ez du aurkako botorik izan, PSE-EEk ohar baten bitartez jakitera eman duenez.
Ordezkari gisa Patxi Lopez lehendakaria, Juan Antonio Pastor PSE-EEko bozeramailea, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailea eta Isabel Celaa Hezkuntza sailburua joango dira.
Bestalde, Begoña Gil, Susana González, Melchor Gil, Iñaki Egaña, Mikel Torres, Alfonso Gil, Tontxu Rodríguez, Myriam Frade eta Alexia Castelo sozialistak ere bertan egongo dira.
Guztira, PSE-EEren 22 kide joango dira EAEko sozialisten ordezkari gisa Sevillako Kongresura: 13 bizkaitar, 6 gipuzkoar eta 3 arabar.
PSN
PSNko idazkari orokorra, Roberto Jimenez, izango da Nafarroako sozialisten buru PSOEren Batzarrean.
Nafarroako sozialisten buruzagia Carme Chaconen taldeko kidea da. Jimenezekin batera, Nafarroako zerrendan Juan Moscoso Rubalcabaren bozeramailea dago, baita Maria Isabel Carcavilla, Miguel Angel Ancizar, Susana Perez, Maria Concepción Perez, Fernando Puras eta Marta María Ulrich ere.
Ribaforadan egin duten ezohiko bileran, PSOEren bi hautagai-zerrenden aldeko ordezkariak aukeratu dituzte. Hautagaitza horrek aldeko 149 boz eta lau kontrako jaso ditu, eta 47 lagunek boto zuria eman dute.