Politika -
Gregorio Ordoñezi omenaldia
Iribar: 'Terroristen damuak kolaborazioa adierazi beharko luke'
Gregorio Ordoñezen heriotzaren 17. urteurrenean, bere alargunak ETAren biktimentzat "justizia"eskatu du .
Erredakzioa
"Terrorista baten damuak justiziarekin kolaborazioa adierazi beharko luke, oraindik argitzeke dauden kasu guztiak ebazteko", esan du Gregorio Ordoñezen alargunak, Ana Iribarrek.
17 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez hil zuela. Iribarrek omenaldi ekitaldian Poliziaren zuzendari orokorra, Ignacio Cosidó, egon dela aprobetxatu du ETAren biktimekin "justizia" izateko eskatzeko. Espetxean dauden terroristek euren zigorrak betetzeko eskatu dio "bestela, legeak ez luke baliorik izango", adierazi du.
"Barkamenaz gutxiago eta kolaborazioaz gehiago hitz egin", esan du Iribarrek, "argitzeke dauden 300 kasuak ebazteko".
ETAko kideen azken atxiloketen inguruan, "ETA bizirik dagoela berresten dute", esan du. "Aspalditik itxaroten dugun albistea ETAren desegitea da, ez dugu birmoldaketa politikorik nahi", adierazi du Iribarrek. "Nire senarra ETAren plan politikoari enbarazu egiten ziolako hil zuten", azpimarratu du.
Donostiako Polloeko hilerrian egin diote omenaldia Gregorio Ordoñezi, eta bertan PPko hainbat buruzagi egon dira, besteak beste, Alfonso Alonso Kongresuko bozeramailea eta Gipuzkoako PPko presidentea, Borja Semprer.
Hildakoaren senitartekoez gainera, Arantza Quiroga Legebiltzarreko presidentea, Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria, Maria San Gil eta Regina Otaola ere egon dira bertan.