Politika -
Lehen batzarra
Ares eta Fernandez batzartuta, ETAren amaiera hizpide
Ministroak ETA berriz antolarzen saiatzen ari dela esan eta gero dator bilera. Eskoltak eta presoak ere izango dira agendan.
Erredakzioa
Jorge Fernandez Barne ministroaren eta Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuaren arteko bilera hasi egin da 11:00etan, Artatzako Jauregian, Leioan (Bizkaia).
Fernandezekin batera, Barne Ministerioaren beste hainbat goi-kargudun joan dira, hala nola Ignacio Ulloa Segurtasuneko Estatu idazkaria, Ignacio Cosido Espainiako Poliziaren burua eta Arsenio Fernadnez de Mesa Guardia Zibilaren burua.
Ares sailburuarekin batera, aldiz, Miguel Buen Segurtasun sailburuoreda, Jose Antonio Varela Ertzaintzako burua eta Maixabel Lasa Terrorismoaren Biktimak Artatzeko Bulegoaren zuzendaria daude.
Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria ere hartzen ari da parte bileran.
Polemika ETAren asmoen inguruan
Ministroaren eta sailburuaren arteko bilera lehena da Mariano Rajoyren Gobernu berria osatu denetik eta ETAk indarkeriaren amaiera iragarri zuenetik.
Fernandez Diazek ETAren asmoen berri astelehen honetan egin dituen adierazpenen ondoren dator bilera. 'ETAk talde logistiko ezkutu bat berregin nahi du', esan du Barne Ministroak. Ezker Abertzaleren erantzuna ere iritsi da: ETAren adierazperi sinesgarritasuna kentzeko faltsukeriatzat jo dituzte Barne Ministroaren hitzak.
Herrizaingo saileko iturriek azaldu dutenez, datorren asteko bilera "lehen harreman" bat izango da baina ETAk indarkeria bertan behera utziko duela iragarri zuenez, auzi praktikoak lantzeko batzarra izango da, tartean gai pendienteak daudelako. Gauzak horrela, ETAren amaiera lortzeko estrategia onena, mehatxuak jaso zituzten lagunak babesteko bizkartzainen politika eta ETAko presoei ezarritako espetxe politikaren balizko aldaketak izango dituzte mintzagai.