Politika -
Oinarrizko zerbitzuak
Lehendakariak hitzarmena sinatuko du gaur Gaztela eta Leonekin
Patxi Lopezek eta Juan Vicente Herrera Gaztela eta Leongo presidenteak protokolo bat sinatuko dute oinarrizko zerbitzuen eskaintza, osasun arlokoa tarteko, hobetzeko.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariak eta Juan Vicente Herrera Gaztela eta Leongo presidenteak oinarrizko zerbitzuen alorrean lankidetza hobetzeko hitzarmena sinatuko dute gaur 11:30ean, Valladoliden.
Jaurlaritzak azaldu duenez, "lankidetza eta leialtasun instituzionala" izango dute helburu gaurko akordioarekin.
EAEko eta Gaztela eta Leongo mugako herrietan oinarrizko zerbitzuen eskaintza hobetzeko neurriak agertuko dira akordio horretan. Osasunari dagokionez, protokoloan agertuko dira larrialdi zerbitzuak, osasun-garraioak, lehen mailako arreta eta arreta berezia.
Era berean, osasun alorreko eta ikerkuntzako langileak osasun zientzietan eta teknologia berrietan trebatzeko neurriak ere adostuko dituzte.
Hortaz aparte, komunikazioa eta garraio azpiegiturak, bidaiarienak eta merkantzienak, nola hobetu aztertuko dute.