Politika -

Legebiltzarreko batzordea

Marotok bikoizketak onartu ditu eta legea aldatzea eskatu du

Gasteizko alkateak Udal Legea aldatzea eskatu du hainbat eskumen "ongi zehaztu gabe" daudela iritzi diolako.

Javier Maroto, Gasteizko alkatea. Argazkia: EFE
Javier Maroto, Gasteizko alkatea. Argazkia: EFE
Javier Maroto, Gasteizko alkatea. Argazkia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Maroto (PP) Gasteizko alkateak euskal erakundeen sarean bikoizketak daudela onartu du eta enplegurako formakuntza programak, osasuna, hirigintza eta ingurumena aipatu ditu, bikoizketen artean, larrienak bezala.

Euskal erakundeen arteko bikoizketak ikertzen dituen Legebiltzarreko batzordean, hitz egin du Marotok, izan ere, gaur udal ordezkarien txanda izan da. Eusko Jaurlaritzak agindutako txosten baten arabera, EAEn, bikoizketak direla eta 400 milioi euro xahutzen dira.

Krisi ekonomiko egoera honen aurrean batik bat, ezin dugu "bi aldiz berdina egitea onartu", esan du Gasteizko alkateak. Halaber, Legebiltzarrean aztertzen ari diren Udal Legea aipatu du, herri erakundeen eskumenak zehazteko "beharrezko" tresna del iritzi dio.

Hala, Udal Legean aldaketak eskatu ditu Marotok, eskumen batzuk "ongi zehaztu gabe" daudelako.

Dena den, UPyDk Kontzertu Ekonomikoaren inguruan proposatutakoa, hau da, Kontzerti ekonomikoa indargabetzea, "Euskadin gerta litekeen albisterik txarrenetakoa litzateke".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea