Politika -

Valladoliden

Lehendakariak lankidetza hitzarmena sinatu du Gaztela eta Leonekin

Bi erkidegoetako mugan bizi diren herritarren oinarrizko zerbitzuak bermatzeko sinatu dute hitzarmena.

Patxi Lopez lehendakaria eta Juan Vicente Herrera Gaztela Leongo presidentea. Argazkia: EFE
Patxi Lopez lehendakaria eta Juan  Vicente Herrera Gaztela Leongo presidentea. Argazkia: EFE
Lehendakariak hitzarmena sinatu du Gaztela eta Leonekin

01:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak eta Juan Vicente Herrera Gaztela Leongo presidenteak bi erkidegoetako mugan bizi diren herritarren oinarrizko zerbitzuak bermatzen lagunduko duen hitzarmena sinatu dute, bi lurraldeen arteko "desadostasunak errespetatuz".

Lankidetza protokoloa Valladoliden sinatu dute. Gaztela eta Leongo presidentearen esanetan, "asko nahi eta esperotako" akordioa da, eta "zehatza", izan ere "garai zailetan" beharrezko elkarlanean aurrera egiteko "oinarriak" zehazten ditu.

Patxi Lopez lehendakariak, berriz, akordioa beharrezkoa dela esan du autonomia erkidegoak kanpoan indartsu azaltzeko "batera" lan egin behar dutela rsan du. "Desadostasunak errespetatuz esfortzua gehitu dugu, elkar onartzen dugu eta herritarren alde lan egiten dugu", azpimarratu du lehendakariak. Akordioaren sinadura "herritarren bizi kalitatea eta harremanak hobetuko dituen lankidetzaren hasiera da", erantsi du lehendakariak.

Hitzarmen zabala

Hitzarmenak gai asko jasotzen ditu, besteak beste, osasun arlokoak, gazteei, zaharrei eta emakumeen kontrako indarkeriaren biktimei zuzendutako politikak, garraioen azpiegituren ingurukoak, industria eta berrikuntza arlokoak, ingurumenekoak, nekazaritza eta abeltzaintzaren ingurukoak, hezkuntza arlokoak, kultura sailekoak eta turismoaren baitakoak.

Gaztela Leonek mugan dituen erkidegoekin sinatu duen zortzigarren hitzarmena da gaurkoa. Euskadik, berriz, Nafarroa, Cantabria, Asturias eta Galiziarekin ditu hitzarmenak.

Bai Patxi Lopezek, bai Herrerak, egungo egoera ekonomikoaren aurrean, lankidetza politikak hobetzea beharrezkoa dela iritzi diote, "gutxiagorekin gehiago" egin ahal izateko eta herritarrei eskainitako zerbitzua hobetzeko.

Gaurko bileran bi erkidegoak "aldentzen" dituen beste gai batzuk ere aipatu dituzte, besteak beste, Burgosko "txakolinaren" auzia, Trebiñuko egoera, Garoñako zentral nuklearra eta 'euskal opor fiskalena', baina guzti horren gainetik, bi erkidegoak batzen dituzten gaien aldeko apustua azpimarratu dute.

Hori dela eta, lehendakariak astelehen honetan adostutako "elkarlan estuak" bien arteko desadostasunak "konpontzeko" balioko duela adierazi du Patxi Lopezek. Gaztela eta Leongo presidenteak ere, jarrera hori babestu du, eta bi erkidegoek proiektuak geldiarazi gabe "zentzuz aurrera" egitearen aldeko apustua egin dutela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea