Politika -

Justiziaren erreformak

Gobernuak biziarteko espetxe zigor berrikusgarria ezarri nahi du

Ruiz Gallardon Justizia ministroak adierazi duenez, Europako legeria guztiek dituzte 'espetxe zigor iraunkor berrikusgarriak', Espainiak eta beste herrialde batek izan ezik.

Espetxe batetako irudia. Argazkia: EITB
Espetxe batetako irudia. Argazkia: EITB
Espetxe batetako irudia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroak Diputatuen Kongresuko Justizia Batzordean egin duen agerraldian iragarri duenez, Gobernuak "espetxe zigor iraunkor berrikusgarria" ezartzeko aukera aztertuko du.

Gallardonen arabera, ezohiko zigorra izango litzateke; hau da, alarma sozial handia eragin duten kasu mugatuetan ezarriko litzatekeela adierazi du.

Justizia ministroaren aburuz, Europako legeria guztiek dituzte 'espetxe zigor iraunkor berrikusgarriak', Espainiak eta beste herrialde batek izan ezik.

Proposamenak oposizioan sortutako kritiken aurrean, Gallardonek zigor hori biziarteko espetxe zigorrarekin "bateraezina" eta "kontraesankorra" dela adierazi du, eta "berrikusgarri" izateak konstituzionaltasuna bermatzen duela erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea