Politika -

Erreformak Justizian

Abortu legea aldatuko dute, adingabeek gurasoen baimena behar izateko

Haurdunaldia eten nahi duten adingabeek gurasoen baimena beharko dutela iragarri du Ruiz Gallardon Justizia ministroak. Egungo legea "adostasunik gabe" onartu zutela ekarri du gogora

Abortoaren Legean erreformak iragarri dituzte. Argazkia: EITB
Abortoaren Legean erreformak iragarri dituzte. Argazkia: EITB
Abortoaren Legean erreformak iragarri dituzte. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroak Haurdunaldiaren Borondatezko Etenaren eta Sexu eta Ugalketa Osasunaren Lege Organikoan aldaketa bat egingo duela iragarri du, eta, ondorioz, adingabeek gurasoen baimena beharko dute abortatzeko.

Kongresuaren Justizia Batzordean egin duen lehen agerraldian iragarri du neurria, eta egungo legea "adostasunik gabe" onartu zutela ekarri du gogora. Erreforma hau egiteko, Auzitegi Konstituzionalak zehaztu zuen bizitzarako eskubidearen defentsan oinarrituko direla gaineratu du.

2010eko uztailaz geroztik indarrean dagoen legeak ez du gurasoen baimenik exijitzen, baina bai 16-17 urteko nesken gurasoak jakinaren gainean egotea, familiarteko indarkeria arriskurik ez badago behintzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea