Politika -
Forum Ekonomia Berria
Urizar:'Gobernuek ETArekin desarmeaz eta presoez hitz egin behar dute'
"Mahai tekniko" bat osatzeko eskatu die Espainia eta Frantziari eta ETAk "zeregin" hori izatea defendatu du "desarmatzera heltzeko beste biderik ez dago eta".
Erredakzioa
Pello Urizar Eusko Alkartasuneko idazkari nagusiak Espainiako eta Frantziako gobernuei "mahai tekniko" bat osatu bertan ETArekin "desarmatzeaz eta presoez hitz egiteko" eskatu die.
Forum Ekonomia Berrian egindako hitzaldi batean Urizarrek ETAk "zeregin" hori izatea defendatu du "desarmatzera heltzeko beste biderik ez dago eta".
Halere, Euskadin egon diren nazioarteko adituak eta "egiaztatzaileen" taldea bat etorri dira esatean, "euren esperientzia" eta "neutraltasunaren" ondoren, "desarmatzea" beti bake prozesuaren "azkeneko fasean" geratzen dela.
Urizarrek ohartarazi duenez, PPren Gonbernua "krisiaz baliatzen" ari da "estregia berzentralizatzaile" bat abiarazteko, autonomien eskumenak bertan behera geratzea proposatzen duenean. EAk, gaineratu duenez, euskal erakundeen sarearen erreforma bat proposatu du, bi mailekin, "nazionala eta lokala".