Politika -

Egiaztatze Batzordea

ETAren su-etena Poliziak bakarrik egiaztatzen du, Gobernuaren esanetan

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuaren bozeramaileak azaldu duenez, Estatuko segurtasun indarrek egiten duten "egiaztapena" da "Gobernuari inporta dion bakarra".

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteorde eta bozeramailea. Argazkia: Efe
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteorde eta bozeramailea.
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteorde eta bozeramailea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteorde eta bozeramaileak adierazi du "Gobernuari inporta dion bakarra" Estatuko segurtasun indarrek ETAko kideak atxilotuz egiten duten "egiaztapena" dela.

Saenz de Santamariak ETAren su-etena Egiaztatzeko Nazioarteko Batzordearen txostena izan du hizpide, ETAk atentaturik ez egiteko asmoa duela jakinarazi baitzuen atzo.

"Egiaztatzeari dagokionez, gure azken helburua ETAk armak uztea da, desegin dadila erakunde terrorista gisara, desager dadila betiko", adierazi du presidenteordeak.

ETA desagertzen ez den bitartean, Gobernuarentzat "inporta duen bakarra Estatuko segurtasun indarrek egiten duten lana da", Gobernuaren bozeramaileak berretsi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea