Politika -
Euskadira bisitan
Mather: 'Independentziak abantaila sozioekonomiko ugari dakartza'
Gainera, Eskoziako ministro ohiaren arabera, independentziak "abantailak" ekar ditzake Euskadira, bi lurraldeen ezaugarriak "berdintsuak" direlako.
Erredakzioa
Herrialde txikietan independentziak "hainbat abantaila sozioekonomiko" dakartzala adierazi du Jim Mather Eskoziako Ekonomia ministro ohiak.
Mather Gipuzkoan da ostegunetik, bisitan, Gipuzkoako Aldundiak gonbidatuta. Bere hitzetan, indepentziarekin "gizarte guztiak irabazten du, ez bakarrik enpresariak".
Matherrek zenbait enpresa bisitatu ditu; Orona, CAF eta Irizar besteak beste, baita Gipuzkoako Batzar Nagusiak ere. Ostegunean independentziak arlo sozioekonomikoan dakartzan abantailen inguruko hitzaldia eman zuen Donostian, Kursaalen.
Sistema publiko indartsua
Matherren hitzetan, ongizatearen gizartea lortzeko, independentzia "aukera garrantzitsua da herri txikietan, berdintasunezko gizartea, eta bateratuagoa, lortzen dutelako". "Beraz, subiranotasunak sistema publiko indartsuagoa izateko aukera ematen die herri txikiei", azpimarratu du.