Politika -
Prentsaurrekoa Donostian
Egin Dezagun Bidea: 'Guztiek hitzaldia birmoldatu dute, PP izan ezik'
Ekimen honen partehartzaileek iragarri dutenez, datorren otsailaren 5ean "presoen eskubideen aldarrikapenaren inguruan sortutako indar handia bideratzeko tresna eraginkor bat" aurkeztuko dute.
Erredakzioa
Egin Dezagun Bidea ekimenaren partehartzaileen esanetan, joan de urtarrilaren 7an Bilbon izandako manifestazioaren ostean, ETAko presoei ezarritako espetxe politika erreformatzeko beharraren harira, alderdi guztiek haren hitzaldiak birmoldatu dituzte "PP izan ezik".
Testuinguru horretan kokatu dute ekimen honetako kideek Patxi Lopezek ostiral honetan Mariano Rajoyrekin bildu zenean, lehendakariak presidenteari eskatutakoa, hots, ETAko presoak Euskadira hurbiltzea.
Herritarrek eta zenbait eragilek osatutako taldeak larunbat honetan Donostian izandako prentsaurrekoan azaldu dutenez, datorren otsailaren 5ean "presoen eskubideen aldarrikapenaren inguruan sortutako indar handia bideratzeko tresna eraginkor bat" aurkeztuko dute.
Manu Ugartemendia eta Ines Osinaga bozeramaileek azpimarratu dutenez, Bilboko manifestazioa "Euskadin inoiz izandako mobilizaziorik jendetsuena izan zen" eta "inflexio puntu bat" bihurtu da. "Presoen egoera agenda politikoen erdigunea da eta inork ezin dio muzin egin", nabarmendu dute.