Politika -
Patxi Lopez-Rajoy, bilera
Ezker abertzalea: 'Patxi Lopezen ekintzak behar ditugu, ez hitzak'
PPko ordezkarien azken adierazpenak kritikatu dituzte: "PPren bakardadea baino ez dute islatzen, bere jarrera immobilistaren ondorioz".
Erredalzioa
Mariano Rajoy Gobernuko presidentearen eta Patxi Lopezen arteko bilerak "agerian utzi du" lehendakariak "euskal gizartearen gehiengoaren ideiak bereganatu dituela", ezker abertzalearen ustez. Hala ere, "oraindik ez da hitzetatik ekintzetara pasatu", gaineratu dute.
Ostiralean Monkloan bildu ondoren, Patxi Lopezek ETAko presoen hurreratzea eskatu zuen. Hori ikusita, ezker abertzaleak "martxan dagoen prozesuan zein ekarpen egiteko prest dauden azaltzeko" eskatu diote lehendakariari eta bere gobernuari.
Era berean, ezker abertzaleak Gobernuko bozeramaileek eta Iñaki Oiarzabak Euskadiko PPko ordezkarien adierazpenak kritikatu ditu, "immobilismoak eragindako bakardadearen ondorioa direlako".