Politika -
Bikoiztasunen batzordea
EAEko udalek eskumenen banaketa 'argiagoa' eskatu dute
EAEko zenbait alkateren hitzetan, egungo sistemak beren aurrekontuak "itotzen" dituzte; "egokitze finantzarioa" eskatu dute.
Erredakzioa
Tolosako (Gipuzkoa), Aguraingo (Araba) eta Bermeoko (Bizkaia) alkateek erakunde sistema "argiagoa" lortzeko "beldurrik ez izateko" eskatu diete legebiltzarkideei. Alkateen hitzetan, Administrazio Publiko "sendoa" behar da erakundeetako mapa "berregituratzeko" eta udaletako aurrekontuak "ez itotzeko koordinazio egokia" sustatzeko.
Euskal egitura instituzionaleko bikoiztasunak eta ez-eraginkortasunak aztertzeko Batzordeak hiru alkate horien agerraldia jaso du gaur, udal horien egoera ezagutzeko.
Lehendakaritzaren aginduz egindako Euskal egitura instituzionaleko bikoiztasunak eta ez-eraginkortasunak aztertzeko txostenaren arabera, Euskadik 403 milioi euro gastatzen ditu administrazioek bikoiztuta ematen dituzten zerbitzuengatik; foru aldundiak dira zerbitzuak gehien bikoizten dituztenak (% 50), haien atzetik Eusko Jaurlaritza dago (% 30) eta udalek ixten dute zerrenda hori (% 20).
Ibaia Iriarte Tolosako alkatearen hitzetan, Udalak egun dituen baino zerbitzu gehiago eskaini nahi dizkie herritarrei, baina Udala ekonomikoki "itota" dagoela azpimarratu du.
Bestalde, Maider Garcia Vicuña Aguraingo alkatearen iritziz, "udalek herritarren beharrizanei erantzun behar diete".
Ildo horretan, Vicuñak "eskumenen mugak" batere argi ez daudela esan du; eta hori "unean uneko egoeraren araberako interpretazioa egiteko erabili izan da".
Idurre Bideguren Bermeoko alkatearen agerraldia azkena izan da. Bidegureren hitzetan, bikoiztasuna enpleguaren sustapenean, gazteei emandako zerbitzuan, adinekoen egoitzetan, eta Euskara sailean ematen da.
Tolosako (Gipuzkoa), Aguraingo (Araba) eta Bermeoko (Bizkaia) alkateek erakunde sistema "argiagoa" lortzeko "beldurrik ez izateko" eskatu diete legebiltzarkideei. Alkateen hitzetan, Administrazio Publiko "sendoa" behar da erakundeetako mapa "berregituratzeko" eta udaletako aurrekontuak "ez itotzeko koordinazio egokia" sustatzeko.Euskal egitura instituzionaleko bikoiztasunak eta ez-eraginkortasunak aztertzeko Batzordeak hiru alkate horien agerraldia jaso du gaur, udal horien egoera ezagutzeko.Lehendakaritzaren aginduz egindako Euskal egitura instituzionaleko bikoiztasunak eta ez-eraginkortasunak aztertzeko txostenaren arabera, Euskadik 403 milioi euro gastatzen ditu administrazioek bikoiztuta ematen dituzten zerbitzuengatik; foru aldundiak dira zerbitzuak gehien bikoizten dituztenak (% 50), haien atzetik Eusko Jaurlaritza dago (% 30) eta udalek ixten dute zerrenda hori (% 20).Ibaia Iriarte Tolosako alkatearen hitzetan, Udalak egun dituen baino zerbitzu gehiago eskaini nahi dizkie herritarrei, baina Udala ekonomikoki "itota" dagoela azpimarratu du.Bestalde, Maider Garcia Vicuña Aguraingo alkatearen iritziz, "udalek herritarren beharrizanei erantzun behar diete".Ildo horretan, Vicuñak "eskumenen mugak" batere argi ez daudela esan du; eta hori "unean uneko egoeraren araberako interpretazioa egiteko erabili izan da".Idurre Bideguren Bermeoko alkatearen agerraldia azkena izan da. Bidegureren hitzetan, bikoiztasuna enpleguaren sustapenean, gazteei emandako zerbitzuan, adinekoen egoitzetan, eta Euskara sailean ematen da.