Politika -

Estatuko fiskal nagusia

Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusi berriak kargua hartu du

Eduardo Torres-Dulcek, Estatuko fiskal nagusi berriak, kargua hartu du, ekitaldi instituzional batean; bertan, besteak beste, Ruiz-Gallardon, Aguirre, De Cospedal eta Divar izan dira.

Eduardo Torres-Dulce, Estatuko fiskal nagusi berria. Argazkia: Efe.
Eduardo Torres-Dulce, Estatuko fiskal nagusi berria. Argazkia: Efe.
Eduardo Torres-Dulce, Estatuko fiskal nagusi berria. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eduardo Torres-Dulcek, Estatuko fiskal nagusi berriak, kargua hartu du gaur Auzitegi Gorenean, ekitaldi instituzional batean. Ondoren, Gobernuak Fiskaltzaren eta Botere Judizialaren autonomia eta independentzia errespetatzeko konpromisoa hartu du.

Alberto Ruiz-Gallardonek adierazi duenez, “Estatuko botereen banaketaren bidean beste pauso bat eman dugu Torres-Dulce izendatuta”. Auzitegi Goreneko Osoko Bilkuren aretoan izan da ekitaldia.

"Beraz, nire ustez, gaur beste pauso bat eman dugula esan dezaket, Gobernuaren izenean; legealdi honetan Estatuaren botereen erabateko banaketa, Botere Judizialaren independentzia eta Fiskaltzaren jarduera profesionala eta autonomoa lortzeko emango ditugun pauso anitzetan beste bat eman dugu", esan du Gallardonek.

Carlos Divar Auzitegi Goreneko presidenteak fiskal nagusi berriaren independentzia azpimarratu du. Ekitaldian, Esperanza Aguirre Madrilgo presidentea, Maria Dolores de Cospedal Gaztela-Mantxako presidentea eta Estatuko erakunde garrantzitsuenetariko beste ordezkari batzuk izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea