Politika -

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Jaurlaritzak 3.000 lanpostu publiko eskainiko ditu 2012an

Idoia Mendia bozeramaileak adierazi duenez, lan publikoan murrizketarik ez egiteko konpromisoa hartu du Jaurlaritzak eta iaz deitutako lan eskaintza publikoak aurrera eramango dituztela ziurtatu du.

Idoia Mendia, Jaurlaritzako bozeramailea. EFE
Idoia Mendia, Jaurlaritzako bozeramailea. EFE
Idoia Mendia, Jaurlaritzako bozeramailea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Jaurlaritzak lan publikoa mantendu eta murrizketarik ez egiteko konpromisoa hartu duela adierazi du. Hala, 2012an lan eskaintza publikoen bitartez 3.000 lanpostu publiko eskainiko dituela iragarri du.

Euskadi Irratian egindako elkarrizketa betan Jaurlaritzak ia hainbat lan eskaintza publiko eskaini eta deitu zituela azaldu du, "errespetatu egingo ditugu, eta 2012an egingo dira, hori ziur", esan du.

Hala, Jaurlaritzako bozeramaileak zaladu du Hezkuntzan eta Justizian egingo direla lan eskaintza publikoak eta Osakidetzakoarekin amaituko dela. Hala, aurten "gutxi gorabehera 3.000 lanpostu" eskainiko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea