Politika -

EAJ-Jaurlaritza, ika-mika

Ares: 'Euskadi ez dago hondoak jota eta Urkullu gezurretan ari da'

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburuak dio jeltzaleen presidenteak Jaurlaritza ahuldu nahi duela.

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua. Argazkia: EITB
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua.
EAJk Jaurlaritzari oldartu nahi diola esan du Aresek

00:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Aresek gezurtatu egin du gaur Iñigo Urkullu jeltzaleak egin duen salaketa. Urkulluren esanetan, Jaurlaritzako sailburu baten dei "larria" jaso zuen euskal erkidegoa "porrot egiteko zorian" dagoelako eta "1.000 miloiko zuloa" duelako.

"Euskadi ez dago porrot egiteko zorian, eta Urkullu manipulatzen ari da", esan du Aresek Sevillan, Alderdi Sozialistaren Kongresuaren etenaldi batean.

Herrizaingo Sailburuak "goitik behera" gezurtatu nahi izan du Urkulluk gaur egindako salaketa.

"Zailtasunak ditugu, beste autonomi erkidego batzuk bezalaxe, baina ez gaude hondoak jota", esan du.

Aresen hitzetan, lehendakariak hartueman ezberdinak izan ditu euskal alderdien ordezkariekin fiskalitatearen inguruko adostasun bat bilatzeko asmoz, bide horretatik diru-bilketa eta diru publikoen egoera hobetu ahal izateko. Baina horrek "ez du zerikusirik jeltzaleek adierazi dutenarekin".

"EAJ manipulatzen ari da, Jaurlaritza eta Euskadi ahultzeko. Urkulluk arduratuago dago Jaurlaritzari oldartzen, krisialditik irteteko lan egiten baino", esan du.

Aresek berretsi du Euskadik arazoak badituela, "gainontzeko elkarte autonomoak bezalaxe", baina azpimarratu du "ez gaudela hondoak jota".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea