Politika -
Auzitegi Gorena
Ez dute Campsen eta Costaren absoluzioaren aurkako helegitea sartuko
Ebazpenaren edukia aztertu ostean, Ustelkeriaren Kontrako Fiskaltzak uste du ez dagoela oinarririk ebazpenaren kontra helegitea jartzeko.
Erredakzioa
Ustelkeriaren Kontrako Fiskaltzak ez du Auzitegi Gorenean helegiterik aurkeztuko urtarrilaren 25ean Francisco Camps Valentziako presidentea eta Ricardo Costa PPren idazkari ohia absolbitu zituen ebazpenaren kontra. Gürtel sarearen opariak jaso zituztelakoan epaitu zituzten eta herri-epaimahaiak ez-errudun jo zituen biak.
Ministerio Publikoko iturrien arabera, Juan Climent Valentziako Justizia Auzitegi Nagusiko epailearen ebazpena aztertu ondoren, ez dute helegitea aurkezteko oinarri juridikorik aurkitu.
Herri-epaimahaiaren ebazpena hiru egunez eztabaidatu ondoren eman zuten, aldeko bost botorekin eta kontrako laurekin.