Politika -

Proposamena

EAEko Guardia Zibilaren kuartelak ixtea proposatu du Aralarrek

Euskadiko Guardia Zibilaren kuartelak poliki poliki ixteko plana eramango du Aralarrek Legebiltzarrera.

Guardia Zibila. Argazkia: EITB
Guardia Zibila. Argazkia: EITB
Guardia Zibila. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuari "EAEko Guardia Zibilaren kuartelak poliki poliki ixteko" eskakizuna eramateko plana defendatuko du Aralarrek Eusko Legebiltzarreko datorren bileran.

Erabakia Gernikako Estatutuaren 17. artikuluan oinarritu du; izan ere, Estatuko Segurtasun Indarren ardura "portuak, aireportuak, kostak, mugak eta aduanak zaintzea, pasaporteak eta nortasun-agiri nazionalak egitea, arma eta lehergailuak zaintzea, eta kontrabandoari eta Estatuari egindako iruzur fiskalari aurre egitea" da.

Aralarren iritzian, egun Euskadin dauden guardia zibilen kopurua gehiegizkoa da, eta are gehiago Polizia Nazionalak dituen zerbitzuak kontuan hartuta. Horregatik, Guardia Zibilak EAEn dituen kuartelak ixteko plana proposatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea