Politika -
Izapidetzeko onarpena
Nafarroako PPk Terrorismoaren Biktimen Legea aldatzea proposatu du
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak proposamen honen izapidetzeko onarpena aztertuko dute. "Erakundeen bidez biktimen oroimena babestea" du helburu proposamen honek.
Erredakzioa
Terrorismoaren Biktimen Legea erreformatzeko PPk aurkeztutako proposamenaren izapidetzeko onarpena aztertuko dute astelehen honetan Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak. Foru lege hau aldatzeko proposamenak "erakundeen bitartez biktimen oroimena babestea eta mantentzea" du helburu.
Horrela, espazio eta eraikin publikoetan egindako eta "terrorismoaren, talde terroristen nahiz legez kanpo daude erakundeen goraipamena suposatzen duten" ekitaldiak saihestea nahi du Alderdi Popularrak aurkeztutako proposamenduak.
Organo horrek ere beste hainbat gai aztertuko ditu tartean Prozedura Zibilaren Legea Kongresuan aldatzeko NaBaik aurkeztutako proposamena. Alderdi honen arabera, lege honen bitartez ohiko etxebizitzen jabeak kalean geratzen direnean eman daitezkeen "abusuak" zuzentzeko baliogarri izan daitekeelako.
Halaber, Nafarroako Administrazio Publikoen Langileen Estatutuaren erreformaren aurka Espainiako Gobernuak aurkeztutako Konstituzioaren aurkako helegitea ere izango dute aztergai. Interpelazioei dagokionez, NaBaik hiru ditu, justiziaren, Foru Poliziaren eta espetxeetako politikaren gainekoak.