Politika -

Aurkezpena

'Herrira', ETAko presoak eta iheslariak etxeratzeko mugimendua

Herritarren "parte-hartzea eta konpromisoa" gai dira, horien ustez, "Gobernuei pausoak emanarazteko".

Herrira mugimenduaren aurkezpena Donostian. Argazkia: Efe
Herrira mugimenduaren aurkezpena Donostian. Argazkia: Efe
Herrira mugimendua jaio da, Donostian

00:57

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herrira mugimenduak ETAko presoentzat erabiltzen den espetxe-politikarekin amaitzea du helburu. Donostian aurkeztu da eta euskal "gatazkari irtenbidea" emateko "espetxe-politika gainditzea" ezinbestekoa dela diote.

Ezker abertzaleko hainbat buruzagi egon dira aurkezpen ekitaldian, besteak beste, Rufi Etxeberria, Joseba Alvarez, Angel Alcalde eta Ainhoa Etxaide (LAB).

"Ikusmolde eta izaera desberdinak izanik ere" xede horiekin bat datozenak bildu eta antolatzeko esparrua izan nahi du Herrira mugimenduak.

Nagore García, Fran Balda eta Garbiñe Eraso bozeramaileek esan dutenez, herritarren "parte-hartzea eta konpromisoa" gai dira "Gobernuei pausoak emanarazteko".

Horren helburuetako batzuk, ETAko presoei ezartzen zaien espetxe-politikarekin amaitzea, gaixo dauden presoak etxeratzea eta “Parot doktrina” bertan behera uztea daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea