Politika -

Bakegintza

Etxeratek kartzela-politika konponbidean oinarritzeko eskatu du

Gaixotasun larriak dituzten presoak eta zigorra bete dutenak libre uzteko eta presoen kolektibo osoa euskal-kartzeletara hurbiltzeko eskatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxerat ETAko presoen senideen elkarteak "sakabanatze politikarekin" amaitzeko eskatu die Espainia eta Frantziako gobernuei. Horretarako, "kartzela-politika konponbidean pentsatuz" alda dezatela ere exijitu die.

Horrez gain gaixotasun larriak dituzten presoak eta zigorra bete dutenak libre uzteko eta presoen kolektibo osoa euskal-kartzeletara hurbiltzeko eskatu dute.

Etxeratek komunikatu bat atera du Joseba Esparza, Xabier Rey eta Joseba Lerin presoen senideek Irurtzunen auto-istripua izan dutela aditzera emateko eta "azken 22 urteetan, presoen 16 senide eta lagun errepideetan hil direla" salatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea