Politika -

ETAren desegitea exijitu du

Fernandez: 'Armak ematea ez da nahikoa, aitorpen formala ere behar da'

"Gobernua ez da inoiz ETArekin eseriko" ziurtatu du Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa. Argazkia: Efe
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa. Argazkia: Efe
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa. Argazkia: Efe

Eeredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Gobernuak ezin du erakunde terrorista batekin eseri. Pentsaezina da. Espainiako Gobernua ez da inoiz ETArekin eseriko", esan du Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak.

ETAren amaiera segurtasun indar demokratikoen batasunarekin, Frantzia bezalako herrialdeen nazioarteko laguntzarekin, Polizia Nazionalaren eta Guardia Zibilaren eraginkotasuinarekin, eta indarkeriaren biktimen testigantza moralarekin" lortuko dela ziurtatu du.

Eusko Jaurlaritzari kritika

Bestetik,1968 eta 1978 bitartean Poliziaren biktima izan zirenei kalte-ordainak emateko Eusko Jaurlaritza amaitzen ari den dekretua euskal hauteskundeen "kanpainaurrea" dela esan du.

Rac 1 irrati katean egindako elkarrizketan, Barne ministroak adierazi du PPren aurrean "aldea markatzeko" saiakera dela Eusko Jaurlaritzak hamarkada horretan Poliziaren biktima izan zirenei 390.000 euroko kalte-ordainak emateko nahia.

Bere ustez, PSE-EEk "definizio eza" du, PPri esker gobernatzen duelako: "Boto ez nazionalista bi alderdien artean jokatzen da, eta horregatik gurekiko aldea markatu nahi dute".

Presoak hurbiltzea

ETAko presoen birgizarteratzeari buruz, "Gobernuaren bidai orria espetxe legea betetzea da", esan du Berne ministroak, eta zentzu honetan, legediak ez duela ez amnistiarik ezta barkamen orokorrik onartzen adierazi du. Hala ere, "bakarka, eta betiere barkamena eskatuz gero, espetxe onurak" onartzen direla zehaztu du.

Hala ere, ETAk bere presoei uzten ez diela esan du, "presoen etsairik nagusia ETA dela argi gelditu da" Fernandezen hitzetan.

Bestetik, Gobernuaren "legegintzaren lehentasuna" Zigor Kodearen eta Prozedura Kriminalaren Legearen errefoma bultzatzea dela esan du behin eta berriz gaizkile direnen aurka egiteko. Horretarako, bere ministerioaren eta Justiziarenaren artean, bi aldeko batzar bat eratu dutela argitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea