Politika -
Kongresuan
PPko diputatu batek 'tonto' deitu dio Toni Cantóri
Antonio Gallego PPko diputatuak "tonto" deitu dio Toni Cantóri horrek Kongresuko jesarlekuak erdi hutsik erakusten dituen bi argazki erakusteagatik.
Erredakzioa
Aurrekontuen Batzordeko ordezkaria den Antonio Gallego Kataluniako PPko diputatuak "tonto" deitu dio Toni Cantóri horrek Kongresuko jesarlekuak erdi hutsik erakusten dituzten bi argazki erakusteagatik. Horrez gain, "antzerti mundura bueltatzeko" aholkatu dio diputatuak.
Astearte honetan, legegintzaldi honen lehenengo ohiko Osoko Bilkuran, Toni Cantók Kongresua erdi hutsik erakusten zuten bi argazki igo ditu TWitter sare sozialera. "Gaur hemizikloa nahiko triste dago..." idatzi du mugikorretik ateratako argazkiak ilustratzeko asmoz.
"Esan didatenez, Toni Cantók hemizikloa erdi hutsik erakusten duen argazki bat publikatu du. Ezin daiteke tontoagoa izan -idatzi du Twitterrean-. Buelta zaitez antzerti mundura" erantzun du Antonio Gallegok.
Non zaude orain?
PPko beste diputatu batzuek UPyD alderdiko diputatuaren jarrera kritikatu dute. "Toni Canto: lezio justuak" idatzi du Carmen Rodriguez Maniega asturiarrak.
PPko diputatu hauek Toni Cantó "bere postuan egoten ez den lehena" dela azaldu dute. "Non zaude orain?" galdetu dio Rodriguez Maniegak, "denok plenoan eta zu ez dakigu non".