Politika -
ETA-ren amaiera
Basagoitik PSEri eta EAJri gerturatzea proposatuko dio Rajoyri
Bi buruzagiak asteartean batzartuko dira Moncloa jauregian, ETAren indarkeriaren amaiera aztertzeko.
Erredakzioak
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea eta Antonio Basagoiti EAEko PPko burua asteartean (otsailak 14) batzartuko dira Moncloa jauregian, Madrilen, ETAren amaieraren osteko aro politiko berria nola kudeatu aztertzeko.
Basagoitik berak baieztatu duenez, bilera 13:00etan izango da.
Bere esanetan, Rajoyk Patxi Lopez lehendakariarekin eta Iñigo Urkullu EAJko presidentearekin egindako bileretan "tonu ona" izan zuten, "gai batzuetan besteetan baino adostasun handiagoa" izan bazuten ere.
Basagoitiren aburuz, betidanik ETAren aurka izan diren alderdiek fronte bat sortu beharko lukete demokrazia anitza irabazlea izan dadin.
Horrenbestez, ados dauden gaietan "konplizitateak" eratu beharko lirateke, eta ados ez dauden gaiak "zuhurtziaz" jorratu eta puntu komunak bilatu.
Espetxe politikari dagokionez, Basagoitik gai horri buruz ez hitz egitea eskatu du, "Batasunak hori nahi du eta". Horren ildotik, Barne Ministerioak "ikuspegi zabala" izango duela aurreratu du, betiere inpunitatea eta onurak baztertuta.