Politika -
Akordioa
Legebiltzarrak bertan behera utzi ditu goi-kargudun ohien pribilegioak
Neurria PSE-EEren eta Ibarretxeren Gobernuetako sailburuei eta sailburu ohiei ezartzen hasiko dira.
Erredakzioa
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzako goi-kargudun ohiei pribilegioak kentzea adostu du gaur.
Hain zuzen ere, biziarteko pentsioen osagarriak bertan behera utzi dizkie, dagoeneko erretiroa hartu dutenei eta 60 urte baino gehiagokoei izan ezik.
Neurria PSE-EEren eta Ibarretxeren Gobernuetako sailburuei eta sailburu ohiei ezartzen hasiko dira.
Gobernu Legearen aldaketak erreforma gehiago beharko ditu. Horrenbestez, baliteke maitza arte ez sartzea indarrean, Ganberaren iturriek zehaztu dutenez.
Indarrean dagoen Gobernu Legeak osagarriak aurrez ikusten ditu goi-kargudun ohientzat, erretiratutakoan soldataren % 50 jasotzeko. Karguan bi urtez egotea nahikoa zen.
Orain, talde guztiek adostu dute eskubide horiek lehendakariek baino ez izatea.
Nolanahi ere, lehendakarien eta beste goi-kargudunen pentsioek ez dute osagarrik emango beste erakundetan ere pentsioa badute.
Oro har, taldeek txalotu egin dute pribilegioak ezabatu izana, baina kritikatu egin du 60 urte baino gehiagokoei eutsi izana. EAJk eta PSEk adostu dute salbuespen hori.
ETAren desagerpena
Eusko Legebiltzarrak ETA baldintzarik gabe desegitea, armak entregatzea eta egindako kaltea onartzea eskatu du, PSEren, Ppren eta UpyDren botoekin.
EAJ, Aralar, EA eta Ezker Anitza-IU alderdiek ez dute testu hori lagundu, "atzerapausotzat" jotzen baitute.
Gaur onartutako zuzenketaren bigarren puntuak "memoria errespetatzen duen ETAren bukaera eskatzeko biktimen eskubidea defendatu eta partekatzen" du.
UPyDk sustatutako eztabaidak alderdien arteko ezberdintasunak agerian utzi ditu, ETAren bukaeraren harira.